LA BARDENA BLANCA

10 + 1 pertsona Hornitutako komuna Hornitutako sukaldea

Gure etxearen edukiera 10+1 pertsonatakoa da. Honela banatzen da:
5 logela (4 logela banakako bi oherekin eta logela bat ohe bikoitzarekin) eta ohe osagarri baten aukera.Logela guztiek dute bainugela bertan eta dutxa, armairu, gau-mahai, berogailu, aire egokitu, ur bero eta telebista.
Logela bikoitzetako oheak 105 cm-takoak dira beharrezkoak dituzten mihize eta mantez hornituta.
Ohe bakoitzeko 3 toaila ematen dira eta hauen aldaketa edo berriz jartzea bezeroek eskatzen dutenean egiten da edota jabeak horrela uste duenean. Bainu gelen eta logelen garbiketa lehentasuna da etxe honetan.
Hotel bateko erosotasun guztiekin intimitaterik atseginenean.
Gainera, mahai, eserleku eta itzalkinez osaturiko terraza du eta lorategi txiki bat jangela-sukaldeari sarbidea ematen diona.

Beste instalazioak

Logelez gain, bezeroen eskura dugu egongela txiki bat telebistarekin, irakurketa txoko gisa egokia eta erosoa. Bertan aurkituko dituzu askotariko mahai jokuak eta Nafarroa guztiko informazio turistikoa eskaintzen duten triptiko eta aldizkariak. 
 Gosarietara bideratutako jangela (35m2-takoa) edo etxe guztia alokatzen denean erabiltzen dena jangela-egongela gisa, berogailua, ontzi-garbigailu, telebista, 3 plakadun sukalde bitrozeramika, hozkailua izozkailuarekin, mikro-uhin labea, musika ekipoa, sabaian haizagailua mahai-tresnak eta ontziteri osatua ditu. 6 plazako bi mahai dira eta beste 2 mahai lau plazakoak. 80 m2-ko patioa dugu barbakoa eta pergolarekin kanpoaldean jateko.

Irudi galeria

Telebista logelan

Gainera, bezeroaren eskura dugu egongela txiki bat telebistarekin.

Parking-a

Kalean etxeko ate parean aparkatzeko aukera.

Ohe bikoitz eta banakakoak

Logela desberdinak behar guztietara egokitzeko.

Produktu ekologikoak

Produktu ekologiko eta etxean eginikoen aukera zabala dugu zure eskura.

Bizikleta alokairua

Eskura duzu gure bizikleta alokairu zerbitzua (btt) Bardeetara bisita egiteko.

Ekintzak

Gure etxetik gertu geratzen diren ekintza oro gomendatuko dugu.

SALNEURRIAK

Behe denboraldia

Logela bikoitza 55€ Banakako logela 35€ Apartamentua 110€ Astea apartamentuan 600€

Etxe osoa
10 + 1 pertsona: 290€ / eguna edo 580€ / asteburua
10 + 3 pertsona: 340€ / eguna edo 680€ / asteburua
+ apartamentua: 110€ / eguna edo 220€ / asteburua

Goi denboraldia

Logela bikoitza 65€ Banakako logela 40€ Apartamentua 120€ Astea apartamentuan 700€

Etxe osoa
10 + 1 pertsona: 340€ / eguna edo 680€ / asteburua
10 + 3 pertsona: 370€ / eguna edo 740€ / asteburua
+ apartamentua: 120€ / eguna edo 240€ / asteburua

*Goi denboraldia: 03/29 tik 04/01 ra + 04/27-30 + 06/01 tik 09/30 ra + 10/11-13 + 10/31tik 11/03 ra+ 12/5-8 + 24-25 eta 12/31.

Aukera gehigarriak: ohe osagarria 15€ eta gosaria 7€.

Comments are closed.