ETXEAN EGINDAKO GOSARIAK LEHENGAIRIK ONENEKIN

Gosariak

Gosari guztiak La Bardena Blanca I landetxean zerbitzatzen dira.

  • Artzain ogia, etxeko gozogintza bizkotxo eta frutazko tartekin.
  • Hestekiak, gazta eta yoghourtak
  • Gure ortuko frutak edo auzoko nekazariena.
  • Mota guztietako infusioak, Cola-Cao, zuku, esne eta kafea.
  • Ezkai eta erromerozko ezti naturala, Bardeetako desertukoa, benetazkoa.
  • Marmeladak, eztiak, erroskak.

 

Etxeko goxotasunez eskainitako alojamendu zerbitzua eta gosari ekologikoak eskaintzen ditugu.

Teresak, jabeak, errokoak, etxeko tartak edo torrijak egingo dizkigu. Horretaz gain, fruta mota desberdinetako marmeladak ditu eginak, fruta ekologikoarekin ekoiztuta.

Ez dira afariak eta bazkariak eskaintzen baina zerbitzu hau gure bitartez lotu dezakezue edo bezeroak berak lotu dezake gure landetxetik 100 metro eskasetara. Non bapo jan dezakezuen aholkatuko dizuegu.

Hainbat jatetxe daude herrian, sagardotegia, brasserie eta tokiko tabernak bokata zerbitzuarekin, pizza, kaxuelitak, pintxoak… Yugo aterpetxean tokiko otorduak eskainiko dizkigute, mendi serra gainean, 3 km-tara errepide asfaltatuan. Sendavivan mota guztietako janari zerbitzua dago: bokatak, self-service, menuak, karta eskaintzen duen jatetxea eta Brasserie.

Gure etxean ditugun hainbat produktu eskuratu dezakezue:

  • Arguedaseko herri-basoko erle ezti purua.
  • Askotariko marmeladak gure landetxerako ekoitziak.
  • Tempranillo ardo ekologikoa (urtekoa, ondua, erreserba), Yugo Mendilerroko gure mahastietakoa.
  • Etxeko nafar patxarana eta gerezi orujoa, mailarik gorenekoa.
  • Mota askotariko arroz eta irin ekologikoak.
  • Olio extra birjina hotzean prentsatua gure olibondoetatik.
  • Artizautza eta oroigarriak.

Eta, gainera…

Ortua

Gure landetxetik kilometro eskasera ortua dugu etxola batekin eta mota guztietako barazki ekologiko eta askotariko fruta-arbolen gune bat. Honekin batera, oiloak eta txitak ditugu.

Erreserba egin ziurtasun osoz