Senda Viva

Gure landetxeak parkerako DESKONTU BALEAk ditu eta deskontua 3 eta 6 euro bitartekoa izan daiteke. Ipini harremanetan gurekin sarrerak erosi aurretik edo internetetik erreserbatu aurretik.

 Los más pequeños no pararán ni un segundo gracias a la amplia variedad de atracciones pensadas exclusivamente para ellos. Se convertirán en pilotos en la Fórmula Viva demostrando su pericia al volante de un kart; surcarán los cielos en las Sillas Voladoras; se esforzarán al máximo para encontrar piedras preciosas en El río de los diamantes o aprenderán el arte de la pesca en Los Cangrejos, entre otras muchas atracciones.

Etxeko txikienak ez dira geldi egongo haientzat esklusiboki pentsatutako atrakzioekin. Gidari izango dira Viva Formulan kart bateko bolantean beraien abiliezia erakutsiaz; Aulki Hegalarietan zerua zeharkatuko dute; harri bitxiak topatzen gogor ahaleginduko dira Diamanteen Ibaian edo arrantzan ikasiko dute Karramarroetan, besteren artean.

Caída Librera igotzen diren bisitarien barrenak inurridura sentituko dute segundu gutxitan 35 metroko jaitsiera bertikala bizitu ondoren. Tubing-ean, europako lineako txirristarik handienean, ausartenak puzgarri erraldoi batean 300 metroko distantzia gurutzatuko dute 60 metroko desnibelarekin adrenalinak goia jota.

Sentsazio gogorren maitaleek adrenalina igoera bortitzak biziko dituzte. Bobsleigh-ean, ileak puntan ipiniko zaizkie lera gainean errebuelta eta aldapa sakonak gainditzean abiadura ikaragarrian irrist eginez. Abiadura aurpegian sentituko dute eta berriz errepikatzeko gogo itzelak!
70 km/h gaindi ditzaketa “La Gran Tirolina”tik hutsera salto eginez eta aldi berean 650 metrotatik parke guztiko aireko ikuspegiaz gozatu.

 

Animaliekin elkar eragin

Aisi eskaintza areagotzen da animaliekin bizitako esperientzia paregabearekin. Parke nafarrean 5 kontinentetako 200 espezie desberdineko 800 animalia bizi dira erdi aske horrela bisitariak patxada guztiz behatu ditzake gertutasun osoz. Jaguarra, tigre zuri eta doratua, kinkajou, pintzel zuriko belarridun titia edo zebrak bezalako animali exotikoak; basoko bizilagun diren otso, hartz, europar katamotzak edo bisoiek etxeko txikienen nahiz helduen arreta piztuko dute.

Kalitatezko ikuskizunak

Hegazti harraparien hegaldi erakustaldia behatzeko aukera duten bisitariak aho zabalik geratuko dira 40 hegazti parkeko zerua gurutzatzen ikusterakoan. Muino gainetik metro gutxira eguzki-arronoa, zopilote errregea, Steller pigargoa edota andeetako kondorra gerturatzen ikusiko dituzu eta honek guztiak Sendavivako ikuskizun hau europako hoberenetarikotzat izatea dakar.

Zirkoan guraso eta seme-alabak trapezio gaineko aireko akrobaziekin, lurreko ariketa eta poleako akrobatekin zur eta lur geratuko dira. Harridura eta emozio keinuz beteko da karpa funtzio bakoitzean aurrera eramango dituzten oreka ariketa sinestezinekin. Akrobatekin batera clown xelebre bat izango da beti inguruan ezusteko egoera barregarriak gertatuko zaizkionak familia osoari barre algara batean ipiniaz.

 

Ordutegi eta prezioak: Kontsultatu Hemen.

Jatetxeak : Jatetxeak- Non jan: Sendavivak 7 jatetxe desberdin ditu parkean zehar indarrak berreskuratzeko.