LA BARDENA BLANCA II

10 pertsona Hornitutako komuna bi logelako konpartitzeko Hornitutako sukaldea

La Bardena Blanca II landetxeak 125 urte ditu eta goitik behera eraberritua izan da 2015eko abuztuan jabeen eskutik.
Jatorrizko habe eta zutabe egitura mantendu da, bai eta paretak, bodega eta fatxada baina egungo erosotasunak gehituz, hala nola, aire egokitua logela guztietan.

Landetxeak 4 logela bikoitzez osatzen da eta bakoitza kolore desberdinean pintatuta dago eta hauetako bik balkoia dute. Horretaz gain, ohe gehigarriak eta sehaska jartzeko aukera dute. Solairu bakoitzean bainu gela dago.

Hall zabala, erabat hornituta dauden jangela eta sukaldeak eta soto eder batek osatzen dute landetxea.

Gosariak La Bardena Blanca I landetxean zerbitzatzen dira, hemendik 60 metrotara.

Irudi galeria

Telebista sukalde-jangelan

Telebista partekatzeko aukera sukalde-jangelan.

Parking-a

Kalean etxeko ate parean aparkatzeko aukera.

Hornitutako bainu gela partekatzeko

Erabat osatuta dagoen bainu gela premiazko guztiarekin partekatzeko (bi logelek bainu gela partekatzen dute).

Doako wifi-a

Kablerik gabeko konexioa internetera.

Banakako 8 ohe eta bi gehigarri

Produktu ekologikoak

Produktu ekologiko eta etxean eginikoekin osatzen ditugu gure gosariak eta hauek erosteko aukera ere bada.

Bizikleta alokairua eta garajea

Eskura duzu gure bizikleta alokairu zerbitzua (btt) Bardeetara bisita egiteko. Horretaz gain, garaje zerbitzua eskaintzen dizugu zure bizikleta gorde ahal izateko.

Gosariak

Etxe guztia alokatu ordez logelak alokatzen badira gosari zerbitzu integrala eskaintzen dugu, self-service modukoa, askotariko produktuekin 9€ren truke (5 urtetik beherakoak doan).

Ekintzak

Gurekin ostatu hartzen baduzu gure inguruko edertasunaren berri emango dizugu: zer ikusi, non jan bapo, ertaroko herriak, gazteluak, monastegiak, feriak eta inguruko ekitaldiak, garai bateko merkatuak, herriko festak eta bigantxak… Batez ere, 2 parke naturaletara bisitak: Erret Bardeetako desertura (bizkletan pasioak, xendazaletasuna, norbere autoarekin bisitak…) eta Sendavivara animaliekin (tigreak, hartzak, otsoak, hegazti harraparien erakustaldia aire librean…). Familia osoarentzat dibertsioa (zirkoa, tirolinak, ura duten jolasak, zaldiko-maldikoak…).

Ez da animaliarik onartzen

SALNEURRIAK

Behe denboraldia

Logela bikoitza 62€/ gaua Banakako logela 43€/ gaua

Etxe osoa
8 pertsona: 220€ / gaua
10 pertsona: 256€ / gaua

Goi denboraldia

Logela bikoitza 69€/ gaua Banakako logela 43€/ gaua

Etxe osoa
8 pertsona: 248€ / gaua
10 pertsona: 284€ / gaua

*Goi denboraldia: 04/01 tik 11/02 ra eta gabonak.

Astebeterako deskontua %20.

Aukera gehigarriak: ohe osagarria 20€/ gaueko eta gosaria 10€.

Comments are closed.