Nafarroako Errege Bardeak

Lur lehor eta kiskalia, baina abegitsua eta maitabera. Bertan zeharkatu ahal izango dituzu ikaragarrizko sakanak, tontor eta labarrak arrats aldakorrekin eta hainbat eta hainbat kolore ederrekin: okre, grisaxkak, gorrixkak, morexkak…

Idazle eta argazkilari askok “Bardeetako desertua” izena eman izan diote.
Lur lehorreko zereala, landare usaintsuak, sakanak, higadurak sortutako ilargi formako tontorrak… artzantza, erret-abelbidea, abeltzainen eskortak… hauek guztiak bizirik diraute. Naturzalea, mendi ibiltaria edo txirrindulariak ez dira sekula ahaztuko eremu honetan egindako ibilaldiez, idorrenetan idorrena, baina gure zentzuetan barna sartzen dena.


Utz diezaiegun irudiei Errege Bardeak erakusten. Irudion jatorria Martín Zalba Ibañez argazkilari nafarraren flickr kontua, Bardeak gauez.