BESO ZABALIK GAUZKAZU
GUREAN EGON DIRA
Zorte handia izan dugu, izan ere, arte eta kultura arloko zenbait pertsonek gure etxean ostatu hartu baitute, agian, gutako edonor bila dabilena topatzeko, alegia, herriko patxada, naturarekin kontaktua etab.
JUAN ECHANOVE gurera datorren bakoitzean eskolatik atera berria den mutikoak bezala gozatzen du. Onkote bat.
Berari esker CUÉNTAME COMO PASÓko lantaldek gure etxetik sartu irtena egin zuen eta gurekin egon ziren lur hauetan grabaketa lanetan ziren bitartean.
Gure logela eta eskaileretatik, benetako filmatzea balitz bezala, MARIBEL VERDÚ azaldu zen, Paula Ortizen opera primako, “De tu ventana a la mía”, grabaketetan ostatu hartu baitzuen gurean. Filmaren estreinaldia 2011ean izan zen.
Korridore hauetatik barrena FRAN PEREA izan dugu, pertsona bihozbera daudenetan daudenen artean. ROBERTO ÁLAMOrekin gosaria elkarbanatu zuen, “El Águila Roja” serieko medikuarekin.
Momentu gogoangarriak partekatu ditugu “AMAPOLA FILMS”eko ekoiztetxeko lagunekin.
Emozioz beterik igaro genituen GLOBO GANGA ekoiztetxeko lantaldearekin partekatutako egunak. UN PAÍS PARA COMÉRSELO seriea grabatzen ari ziren Espainiar Telebistarentzat. Ia ia irentsi genituen guztien artean, IMANOL ARIAS buru genuela, izan ere, FLOREN DOMEZAIN barazkien erregeak ikaragarrizko gisatuak prestatu baitzizkigun.
Indigestiorik inguratuko bazen gertu genuen CHUS MARI ALFARO, “La botica de la Abuela”koa.
Horiei guztiei daukagun onenaz artatu diegu, baita ondoko hauei ere: EDURNE PASABAN, AITOR OCIO, Julen Apesteguíaren familiari, edo Coro del Valle, Jordi Burell, edo Macarena Ruizen lagunei, edo Biarrizko BTT taldeari… edo zuri edo datorren edonori emango diogun tratua horrelakoa izango da, gure onena.
Zure zain gaude. Muxu bat.
Teresa eta Carlos.