APARTAMENTUA
Apartamentuak bi logela ditu eta bakoitzean bi ohe daude izara eta eskuoihalekin. Logelak elkarrekin komunikatuta daude, ez dira independenteak eta eskilara eta gortina batek soilik banantzen ditu.
Bigarren logela altueraz baxua da, umeentzat egokia. Bertara igarotzeko beste logelatik pasa behar da.
Jangela-sukaldea eta beharrezkoak diren elementu guztiak: sofa, aire egokitua, telebista, ke-detektagailua, erretzeko labea, 3 plakadun sukalde bitrozeramikoa, hozkailu-izozkailua, mikro-uhin labea, musika ekipoa, sabaian haizagailua, garbigailua, mahai-tresnak eta baxera osatua.
Partekatutako bestelako instalazioak:
- Terraza erabat hornituta mahai, aulki eta itzalkinarekin. - Patio-lorategiak 80m2 ditu eta mahaiak, aulkiak, pergola eta barbakoa ditu, besteak beste, irakurri, freskagarri bat hartu, jateko edo ezer ez egitearen plazeraz gozatzeko. Honetaz gain, patio-lorategia bezeroen bizikleten garaje modura erabil daiteke.
Irudi galeria
Telebista egongelan dago
Parking-a
Kalean etxeko ate parean aparkatzeko aukera.
Bainu gela osatuta
Osatutako bainu gela premiazkoa den guztiarekin hornituta.
Doako wifi-a
Kablerik gabeko konexioa internetera.
Banakako oheak
Apartamentua banakako lau ohez osatzen da.
Produktu ekologikoak
Produktu ekologiko eta etxean eginikoekin osatzen ditugu gure gosariak eta hauek erosteko aukera ere bada.
Bizikleta alokairua eta garajea
Eskura duzu gure bizikleta alokairu zerbitzua (btt) Bardeetara bisita egiteko. Horretaz gain, garaje zerbitzua eskaintzen dizugu zure bizikleta gorde ahal izateko.
Gosariak
Etxe guztia alokatu ordez logelak alokatzen badira gosari zerbitzu integrala eskaintzen dugu, self-service modukoa, askotariko produktuekin 9€ren truke (5 urtetik beherakoak doan).
Ekintzak
Gurekin ostatu hartzen baduzu gure inguruko edertasunaren berri emango dizugu: zer ikusi, non jan bapo, ertaroko herriak, gazteluak, monastegiak, feriak eta inguruko ekitaldiak, garai bateko merkatuak, herriko festak eta bigantxak… Batez ere, 2 parke naturaletara bisitak: Erret Bardeetako desertura (bizkletan pasioak, xendazaletasuna, norbere autoarekin bisitak…) eta Sendavivara animaliekin (tigreak, hartzak, otsoak, hegazti harraparien erakustaldia aire librean…). Familia osoarentzat dibertsioa (zirkoa, tirolinak, ura duten jolasak, zaldiko-maldikoak…).
Ez da animaliarik onartzen
SALNEURRIAK
Behe denboraldia
Apartamentua 115€ / gaua
Goi denboraldia
Apartamento 135€ / gaua
*Goi denboraldia: 03/29 tik 04/01 ra + 04/27-30 + 06/01 tik 09/30 ra + 10/11-13 + 10/31tik 11/03 ra+ 12/5-8 + 24-25 eta 12/31.
Aukera gehigarriak: ohe osagarria 20€ / gaueko eta gosaria 10€.