Mejanako baratza eta Tutera

Gure etxetik 14 km-ra, Ebro ibaiaren ur-bazterrean, Tutera dago, gure eskualdeko hiriburua eta barazkien erreferentzia nazionala.

Hemen sortu eta hazten dira zainzuriak, orburuak, borrajak, kukuluak, potxak, pikillo piperrak… ohiko barazkiak tuterako Mejanako ortuetan hazita.

A zer pintxo eta aperitiboak poteoko taberna eta jatetxeetan!

Nafar erriberako sukaldea bere ezaugarri klimatiko bereziei lotuta dago bai eta hiru kultura desberdinen pasoko gune izateagatik. Horrela, musulman herriari judutar eta mozarabiar koloniak elkartu zitzaizkion, kristau fedearen eta musulmanaren mugalde bihurtuz.

Testuinguru honek eta Ebro ibaiak gastronomia bereizgarria eta anitza garatzea ekarri du, bere barazkiei izena emanaz. Bertan nafarroako tokiko barazki tipikoak dastatu daitezke bere osotasunean. Hauek guzti hauek barazkirik perfektuenen artean leudeke.

Tuterako kukuluak, estuak, samurrak eta zaporetsuak. Borraja barazkien erregina.

Zainzuriak, babak, ilarrak, kardu, piperrak.

Hosto samurdun orburuak, bere horretan sukaldatu daitezke, arbendol saltsan, urdailazpikoarekin salteatuta, frijituta edota almejekin.

Tuterako ortuko plater izarra “Barazki menestra”, denboraldiko barazki freskoen benetako sinfonia.

Gureak dira ere Erret Bardeetako arkume belaunpe eta saihetsak, zezen haragia, tripakiak, eperrak eta eltze txikian sukaldatuta mendiko untxi tipikoa.

Azkenburukorako, mota guztietako fruta: mertxika, udarea, sagarra, gereziak eta gozogintzan, kafarelak, mantekadak…

Hori guzti hori nafar ardoz bustita; gorri tradizionalez eta kalitate altuko ardo beltz berriak.


Informazio gehiago www.ciudadtudela.com