Gazteluen ibilbidea
OLITEko GAZTELUA
Bere gaztelu-jauregiko profil lirain eta harmoniatsuak Olite gain hartzen du, Nafarroako lurraldearen erdialdean kokatutako hiri txikia da, gure landetxetik 38 km iparraldera eta Iruñeatik 42 km hegoaldera hain zuzen.
Mediterraneoko klimaren ondorioz Olite ardoaren hiriburu izatera iritsi da. Gerturatu bertako upategietara eta bertako saldak dastatu.
Gaztelua eta bere inguruak bisitatzerakoan, bertako kale, taberna, txoko, fatxadetako armarri eta ezkutuak begitanduz antzinako garaietara egingo dugu salto, Erdi Arora.
Jarraitu zure senari eta aurrez aipatu guztiak torneo, errege eta printzesa, mago eta juglareak, noble eta dontzeila, falkonero eta arkeroen garaira eramango zaituzte non urtez urte abuztuero hirira bueltan datozen Erdi Aroko Jaiak ospatzera.
Nafarroako Erregeen egoitzetako bat izan da, gorte eta militar izaerako gaztelua Carlos III aren erregetzan eraikitzen hasi zen, XV. mendeko noblea, eta Nafarroako Gortearen egoitza gisa erabilia izan da. Egun, palazio zaharraren gainean eraiki da Turismoko Paradorea.
SOS DEL REY CATOLICO
Gure landetxetik 80 km-ra kokatzen da eta ezinbestekoa da bertarako bisitaldia.
800 biztanleko herria, ederrenetan ederrena eta 1968 urtean Multzo Historiko-Artistiko eta Kultura-Intereseko ondasun izendatu zuten.
Sos del Rey Católico Sierra de la Peñako gain batean pausatzen da, Altas Cinco Villas eskualdeko buru izanik.
Bi tontor natural dituen muino batean eraikia bertan kokatzen dira gaztelua eta Sadako jauregia. Nafarroako eta Aragoiko erreinuen mugako talaia ezaugarriak gordetzen ditu oraindik orain.
Bere harrizko etxeak, teilatu-hegal, dobela eta ezkutudun portadak, leiho gotiko eta errenazentistak eta antzinako pabadurako kale estuak monumentu harmoniatsua osatzen dute.
Hiribilduko ia sarrera guztiek mantentzen dituzte antzinako harresiko ateak. Ate nagusia Zaragozako atea da eta honek ematen dio hasiera hiribilduko kale nagusiari, Fernando el Católico izenekoa. Kaleak gailur naturala jarraitzen du eta bigarren mailako kaleak batzen zaizkio, azken hauek antzinako ateetan dute helmuga aldapen behera.
Behin barrualdean, Fernando el Católico kalean zehar, harlanduzko lan eta harri-hormez osatutako harrizko etxeak begitandu ditzakegu, bai eta XV eta XVI. mendeko armarridun etxe eta jauregiak eta, nola ez, ezaugarri dituen galtzada-harrizko zolaz osatutako kaleak.
Sos-eko historia biziak oinordetzen utzi dizkigu aragoiko monumentu-multzorik ederrenetarikoak eta adierazgarrienak.
Ezinbestekoa da harresia inguratzen duen errepidetik bidaiatzea hau bere osotasunean ikusteko, bai eta bere arku eta ateak ikusteko. Hauek guztiak ezaugarri berezia ematen diete erdi aroko multzoa osatzen duten zazpi sarrerei.
Informazio gehiago www.sosdelreycatolico.com
UNCASTILLO
Sos del Rey Católicotik gertu beste monumentuz beteriko hiribildua dugu, erdi aroko harribitxia, militar jatorrikoa.
Uncastillorekin izandako lehenengo hartu emanak gutxitan huts egiten du. Berdin du bertara iparraldeko errepide gorabeheratsuetatik gerturatzen bagara edota hegoaldeko errepide lauetatik, sentsazioa beti bat eta bakarra da: hiribildu hau ederregia da, egiazkoegia da oharkabean pasatzeko.
Askotarikoak dira Uncastilloko altxorrak: bere gotorleku ikaragarria, sei eliza erromaniko, XVI. mendeko jauretxeak, auzo judutarra edota aztarnategi erromatarra. Zinez, ezinbestekoa da herri honi bisita egitea.
Uncastilloko historia Gaztelako beste burguen oso antzerakoa da. Bertan batailak egon ziren (lehenengo musulmanen aurka eta gero nafar auzoen aurka), gero bakea eta azkenik loria, loria asko.
Denboraren iragate onberak bere lana egin zuen eta Uncastillok egun duen itxura izatea bideratu du, hau da, Erdi Aroan, hiribilduak bere garairik gozoena bizi zuenekoa, bere kale, jauregi eta tenpluekin (6 izateraino).
Monumentu-multzoa izan ordez hiria bera da monumentua, tradizioz beteriko txokoekin, leiho bikiekin eta ikonografia erromaniko misteriotsuekin. Horren adibide da Santa María La Mayor elizako eliz ataria, tenplu ama eta herriko altxorrik nagusienaren ikur.
Informazio gehiago www.uncastillo.es
XABIERKO GAZTELUA
Xabierko gaztelua izen bereko herri inguruan dagoen harkaitz baten gainean kokatzen da, Nafarroako probintzian, Zaragozarekin muga eginez.
Gaztelua X. mendean izan zen eraikia, XII eta XIII. mendeetan erreformatua, 1300 urte inguruan eta ondoren, beste behin, XV. mendean. 1516 urtean partzialki suntsitua izan zen Cisneros kardinalaren agindupean behin eta berriz gertatu ziren matxinaden ondorioz.
1223 urtean gazteluaren jabetza Aragoiko erregearena zen, 1236an berriz, Nafarroako erregearen eskuetara igaro zen. XVI mendean San Frantzisko Xabierkoaren aitaren ondasun izatera igaro zen eta gaztelu honetan bertan jaio zen San Frantzisko Xabier bera, Loiolako Inaziorekin batera, Jesusen Konpainiaren sortzaileetariko bat.
Javier bisitari asko dituen gunea da bertatik igarotzen baita Done Jakue bidea. Erromesak ostatzeko ohitura mendeak ditu, izan ere, gazteluko jaunek Done Jakue bideko iragaitzazko bidariak artatzen baitzituzten. Egun, martxoan Xabierraldiak ospatzen dira, nafarroako herri honetara bertara egiten diren erromesaldiak, hain zuzen ere. Adin guztietako eta leku geografiko askotarikotik datoz bertara penintsulako gune hau osatzen duten bide eta bidesketatik barrena.
Xabierko gaztelua bere defentsak eta bere egitura ia guztiak osorik mantentzen dituen gaztelu gutxietarikoa da, horren adibide bere kanoi-zulo eta gezileihoak. Bertara zubi altxagarri batetik sartzen da eta Kristoren dorrearekin babestutako patio bati ematen dio bide gaztelura barrura hegalez babestutako ate batetik sartuz. Aurrealdea forma irregularrez osatzen da. Atzealdean upategia eta garautegia daude. Zati berria jaunen egoitza zen.
Barnealdeko angulu batean basilika bat dago. Basilika hau estilo neorromanikokoa da eta gaztelua eraikitzeko harri berdinez eraiki zen. Xabierko gaztelua oso ondo landutako harriz osatzen den sare arkitektonikoa da. Harri bakoitza egitura hertsi eta trinkoa osatzeko moduan ipini da. Gaztelua kontserbazio-egoera onean dago.
1901 urtean Villahermosoko dukeengatik zaharberritua izan zen eta jarraian Xabierko Gaztelu museoa bihurtu zen. Santuaren logela ikus daiteke, Jesusen Konpainiari dagokio, baina erabilera turistiko du.
Egunero bisita daiteke. Informazio gehiago 948 884 024 telefono zenbakian. Kultura-intereseko ondasun izendatu zuten 1994ko otsailaren 2ko Foru dekretu bidez. 1949ko apirilaren 22ko Dekretu Adierazpen Orokorreko babespean eta 16/1985 eko Espainiako Ondare Historikoaren baitan.