LA BARDENA BLANCA

Gehienez 17 pertsona Hornitutako komuna Sukaldea erabat hornituta esklusiban (etxe osoa alokatuz gero) eta partekatua (logelaka)

Bardena Blanca landetxeak 17 ohez osatzen dira eta honela banatzen dira: 4 logela bikoitz, ohe bikoitza, logela hirukoitza eta laukoitza. Terraza eta patio-lorategia.

Bestelako ekipamenduak

Jangela gurekin gosaria kontratatzen dutenentzat jasota dago (35m2) eta bertan, gure bezeroek, beraien afari zein gosariak prestatu ahalko dituzte beti ere bertako gosarien ordutegia errespetatuz gero. Jangela ondorengo elementuez osatzen da: gasezko labe sukaldea, berogailua, zapaiko haizegailua, ontzi-garbigailua, telebista, 3 plakadun bitrozeramika, hozkailu-izozkailua, mikro-uhin labea, musika ekipoa, mahai-tresnak eta baxera osatua. 6 eserlekuko bi mahai eta 4 eserlekuko beste bi mahai ditu. Egongela telebistarekin bertan irakurtzeko gune aproposa topatzeaz gain patxadarako leku aparta izango duzu. Bertan, askotariko mahai-jokuak eta mota guztietako triptiko eta aldizkariak aurkituko dituzu nafarroa osoko informazio turistikoz osatuta. Terraza erabat hornituta mahai, aulki eta itzalkinarekin. Patio-lorategiak 80m2 ditu eta mahaiak, aulkiak, pergola eta barbakoa ditu, besteak beste, irakurri, freskagarri bat hartu, jateko edo ezer ez egitearen plazeraz gozatzeko. Honetaz gain, patio-lorategia bezeroen bizikleten garaje modura erabil daiteke.

Irudi galeria

Telebista eta bainu gelak

Telebista eta bainu gela osatua 7 logelatan.

Parking-a

Kalean etxeko ate parean aparkatzeko aukera.

Banakako oheak eta ohe bikoitz bat

Logela desberdinak behar guztietara egokitzeko.

Doako wifi-a

Kablerik gabeko konexioa internetera.

Bizikleta alokairua

Eskura duzu gure bizikleta alokairu zerbitzua (btt) Bardeetara bisita egiteko. Horretaz gain, garaje zerbitzua eskaintzen dizugu zure bizikleta gorde ahal izateko.

Produktu ekologikoak

Produktu ekologiko eta etxean eginikoekin osatzen ditugu gure gosariak eta hauek erosteko aukera ere bada.

Gosariak

Etxe guztia alokatu ordez logelak alokatzen badira gosari zerbitzu integrala eskaintzen dugu, self-service modukoa, askotariko produktuekin 7€ren truke (5 urtetik beherakoak doan).

Animaliak ez dira onartzen

Ekintzak

Gurekin ostatu hartzen baduzu gure inguruko edertasunaren berri emango dizugu: zer ikusi, non jan bapo, ertaroko herriak, gazteluak, monastegiak, feriak eta inguruko ekitaldiak, garai bateko merkatuak, herriko festak eta bigantxak… Batez ere, 2 parke naturaletara bisitak: Erret Bardeetako desertura (bizkletan pasioak, xendazaletasuna, norbere autoarekin bisitak…) eta Sendavivara animaliekin (tigreak, hartzak, otsoak, hegazti harraparien erakustaldia aire librean…). Familia osoarentzat dibertsioa (zirkoa, tirolinak, ura duten jolasak, zaldiko-maldikoak…).

SALNEURRIAK

Behe denboraldia

Logela bikoitza 70€/ gaua Banakako logela 52€/ gaua Logela laukoitza 110€/ gaua

Etxe osoa
15 pertsona: 454€ / gaua
17 pertsona: 494€ / gaua

Goi denboraldia

Logela bikoitza 79€/ gaua Banakako logela 52€/ gaua Logela laukoitza 125€/ gaua

Etxe osoa
15 pertsona: 524€ / gaua
17 pertsona: 564€ / gaua

*Goi denboraldia: 04/01 tik 11/02 ra eta gabonak.

Aukera gehigarriak: ohe osagarria 20€/ gaueko eta gosaria 10€.

Comments are closed.