GOMENDATUTAKO BISITAK
Gure landetxetik gertu
Nafarroako Barde Zuriak
Lur lehor eta kiskalia, baina abegitsua eta maitabera. Bertan zeharkatu ahal izango dituzu ikaragarrizko sakanak, tontor eta labarrak arrats aldakorrekin eta hainbat eta hainbat kolore ederrekin: okre, grisaxkak, gorrixkak, morexkak...
Senda Viva
La Bardena Blanca landetxetik 2 kilometro pasara kokatuta, Sendaviva, Espainiako abentura eta dibertsio parkerik handiena, leku ezin hobea da familian gozatzeko, naturgunean, abentura eta entretenimendu askorekin. Sentsazio gogorren maitaleentzat pentsatutako atrakzioak nahiz etxeko txikienentzat. Bost kontinentetako animaliekin...
Gazteluen ibilbidea
Bere gaztelu-jauregiko profil lirain eta harmoniatsuak Olite gain hartzen du, Nafarroako lurraldearen erdialdean kokatutako hiri txikia da, gure landetxetik 38 km iparraldera eta Iruñeatik 42 km hegoaldera hain zuzen.
Mejanako baratza eta Tutera
Gure etxetik 14 km-ra, Ebro ibaiaren ur-bazterrean, Tutera dago, gure eskualdeko hiriburua eta barazkien erreferentzia nazionala. Hemen sortu eta hazten dira zainzuriak, orburuak, borrajak, kukuluak, potxak, pikillo piperrak… ohiko barazkiak tuterako Mejanako ortuetan hazita.
Moncayo eta Tarazonako parke naturalak
La Bardena Blancatik 50 km baino gutxiagora, gaztelako goi-ordoki eta Ebroko sakonune artean, Moncayoko mendilerroa Iberiar Mendikatearen erdialdean kokatzen da, Duero eta Ebroko arro hidrografikoen artean.